Nola ulertzen dugun laguntza psicologikoa
Laguntza psikologikoa pertsona (edo talde) baten prozesuaren zerbitzura elkarrekin egindako bilaketa bezala ulertzen dugu.
Pertsona edo talde baten prozesua: Hiztegiaren arabera “Prozesua: aurrera joatearen ekintza ” da. Gure ikuspuntuaren arabera pertsona edo talde bakoitza mugimenduan dagoen tren bat bezalakoa da: bizitza etapa bakoitzean –geltoki bakoitzean- denboraldi baterako gelditzen da, ondoren etapa berri baterantz jarraitzeko. Irudi hau erabiliz, bezero bakoitza bere bizitzaren arloren batean geltoki batean harrapatuta gelditu eta aurrera jarraitu ezinagatik sufritzen ari den trena bezala ikusten dugu. Zentzu honetan, arreta psikologikoa trenak berak igorritako seinaleak ulertzean (adibidez ametsen bidez edo eta sintoma psikologiko nahiz fisikoen bidez) eta bere deiari erantzutean datza. Esperientziak erakutsi digu sintometan pertsona bakoitzak bere bidaia jarraitzeko behar duenari buruzko informazioa dagoela.
Zerbitzura: Laguntza bezeroaren zerbitzura dagoela ulertzen dugu. Profesionariak ez du bezeroaren bizitzan erabakirik hartzen. Bezeroak, ordea, laguntza eskatzera eraman duten arrazoiak definitzen ditu, eta profesionariak bezeroarentzat nahiz berarentzat etikoki onargarriak diren hazkuntza helburuak eta prozedurak proposatzen ditu. Abiapuntua, beraz, kolaborazio hitzarmen bat da.
Elkarrekin egindako: Elkarrekin bilatu beharra dago, ez baitago lagundua izan nahi ez duenari laguntzeko modurik. Bezero eta profesionariaren artean lankidetza aktiborako harremana sortzean datza: Profesionariak bezeroarengan jartzen ditu bere jakinduria eta presentzia, transformazio prozesu ororekin batera ematen diren krisialdietan eutsiz. Bestalde, bezeroa adi dago bere barne erreakzioak hautemateko; bere jarrerak kritikoki berraztertzeko, eta egiteko zein harremantzeko modu berriak entseatzeko. Laburbilduz, norbere buruaren kontzientzia hartzen da norbera berreraikitzeko eta bizitzaren zentzuarekin sintonizatzeko.
Bilaketa: Laguntza psikologikoa bilaketa da, berez, bilatu beharra dago eta. Guk ez dakigu bezeroari lagunduko dion indarra non dagoen. Hala ere, badakigu indar hori bere barruko edo kanpoko tokiren batean dagoela, eta askotan posible dela topatzea.
