Proiektua
SORKARI sortu zenean, hauexek ziren gure helburuak: epe luzerako proiektu bat izatea eta partaideen ekarpen pertsonalak eta profesionalak bizitzari eta pertsonekin elkarlanari eskeintzea. Garrantzia eman diogu gustora lan egiteari, horrexegatik zaindu dugu lan egiteko aukeratu dugun ingurune fisikoa eta lanaren antolakuntza. “Izaera” eroso eta bizigarri hau gure bezeroengana heldu da baita ezagutzen gaituzten pertsona askorengana ere bai, eta horrek asko pozten gaitu.
Bezeroekin lan egiteko modua lankidetzan oinarritzen dugu, bai Psikologian baita prestakuntzan ere. Argi daukagu profesionariak ez dakiela dirudien beste eta pertsonek pentsatzen dutena baino gehiago dakitela. Profesionariak ez gara protagonistak, pertsonen eta taldeen hobetze-prozesuen lekuko eta eusleak baizik.
SORKARIN taldean egiten dugu lan. Nork bere ikuspuntua ekartzen du eta besterenak hartzen ditu. Gure harremanetan ez zaizkigu jarrera indibidualak eta autoritarioak gustatzen. Elkarren arteko komunikazioa da garrantzitsua eta gatazkak argitasunez tratatzen ditugu.
Kalitatea inporta zaigu, horrexegatik pertsonalki eta profesionalki hobetzeko dauzkagun aukerak aprobetxatzen ditugu. Talde osoak aldizka kanpoko superbisio saioak jasotzen ditu.
“SORKARI” hitza euskaratik dator eta lau esanahi ditu:
"Izaki" (izate, sorkuntza)
"Fruitua" (gizakiaren sorkuntza edo produktua)
"Ondorio" (zergati bat duena)
"Jatorria" (iturburu, sustraia eta zerbaiten zergatia)
SORKARI zuhaitz baten irudia da: hazia bere barne-indarrari esker hazten da eta fruituak ematen ditu. Zuhaitzaren irudiak izakiaren hazkundeari buruz dugun iritzia espresatzen du: izakia hazteko joera duen hazia da eta, nahiz eta hazteko ingurunearen menpe egon, trebezia du ingurunera moldatzeko eta aldi berean ingurune hori aldatzeko.
Gure lana haziaren hazkundea faboratzea da, hazi hori bere indarrarekin topatzen laguntzea eta bidean aurki ditzakeen arazoei aurre egiten laguntzea.
"SORKARI BESTE MOTATAKO PSIKOLOGIA DA"

